Altamira auzoa guztion artean hobetzen

Auzokide hori:

 Lezoko Udalak, Altamira auzoak sarbideen eta ingurunearen mantentzearen hobekuntzari buruz dituen beharrei erantzunez,  partaidetza-prozesu bati ekingo dio guztion artean auzoaren etorkizuna eraiki eta auzoa Lezoko erdigunera hurbiltzeko modurik onena topatze aldera.

Ekimen honek Altamira auzoan bizi diren lagunen ideiak, beharrak eta kezkak ezagutzea du helburu. Azken batean, zeuek dakizue ondoen zer behar den zuen bizi-kalitatea hobetzeko.

Prozesu honetan, Udalak 40.000€ erabiliko ditu Altamira auzoan hobekuntzak gauzatzeko.

 Auzo hau leku hobea bilakatze aldera dituzun iradokizunen berri zuzen-zuzenean jakin nahi dugu.

 

Zer bilduko dugu ekimen honetan?

Altamira udalerriko bizilagun guztientzat auzo erosoago eta atseginago bilakatzeko aukera emango duten hobekuntzak, Altamira udalerriaren erdigunera eta Lezoko gainontzeko biztanleak auzora hurbiltzen lagunduko dutenak.

Obra txikiak, hobekuntzak irisgarritasun-arloan, konponketak espaloietan, argiteria…eta abar.

Parkerako erabilera posibleak, anfiteatrorako, zeina urteen poderioz narriatu den, erabilera posibleak…

 

 Zer egingo dugu jasotako iradokizun guztiekin?

Iradokizunak aztertu eta, teknika-zein ekonomia-aldetik, balioetsi egingo dira.

Egingarriak direnak gauzatu egingo dira, prozesura zuzendutako udal-aurrekontuaren kontura.

 

 Nola jakinaraziko dira emaitzak?

Udaleko webgunean eskuragarri egongo den  emaitza-txosten batek batuko ditu prozesu honen emaitzak. Era berean, Zer Berri LezoN udal-aldizkariaren hurrengo alean ere argitaratuko da ekimen honi buruzko informazioa.

 

Horrez gain, maiatzaren 23an, 17:00etan, Altzate Auzo Elkartearen aretoan egingo den tailerrean ere har dezakezu parte. Bertan, auzoaren beharrei eta Altamirako parkearen erabilera posibleei buruz jardungo dugu. Gogorik bai?

 

 

Anima zaitez parte hartzera, inork ez daki zuk bezain ondo  zer behar duen zure auzoak!


You have completed 0% of this survey
0%
100%

Altamira eraberritzen

 Zeintzuk dira zure proposamenak Altamira auzoa hobetzeko?


 Zein hobekuntza egingo zenituzke Altamirako parkean, esparru hori bizilagun guztientzat leku atsegina bilaka dadin?